Laguntza

EIZIE corpusaren laguntza

Bilaketa sinplea

Laguntza-orri honetan EIZIE corpusa aplikazioan egin daitezkeen bilaketen azalpenak aurkituko dituzu. Hasteko, hona bilaketak egiteko definitu beharreko parametroak:


Bilaketa eremuak

Eremu batzuk nahitaez bete beharko dituzu: Hizkuntza, Zer bilatu eta Hitza. Liburua berriz, nahi izanez gero bakarrik.

Language

Irudian ikusten den moduan, oraingoz, Euskara, Frantsesa edo Ingelesa aukeratu daitezke. Kontuan izan corpusa osatzen duten liburuak ez daudela lau hizkuntzetan, baizik eta euskaraz eta beste hizkuntza batean soilik. Liburuen zerrenda esteka honetan kontsulta daiteke: Liburuak

Search item

Eremu honetan zehaztu beharko duzu zer bilatu nahi duzun: forma ala lema. Egitura baten forma jakin bat bilatu nahi baduzu (dagoen-dagoenean), Forma aukeratu beharko duzu Zer bilatu eremuan, eta, Hitza kutxan, bilatu nahi duzun forma hori idatzi. Aldiz, lema baten forma guztiak aurkitu nahi badituzu, Zer bilatu eremuan Lema aukeratu beharko duzu.

Word

Aurkitu nahi d(it)ugun hitza(k) testu-kutxa honetan idatziko d(it)uzu.

Liburua

Liburu zehatz bateko emaitzak bakarrik lortu nahi badituzu, Liburua atalean aukera dezakezu.

Search

Bilaketarako parametroak definitu ondoren, Bilatu botoia sakatu beharko da, bilaketa gauzatzeko.

Clear

Bilaketa bat egin eta gero, bilaketa berria hasteko eta parametro guztiak husteko, botoi hau sakatuko duzu.

Bilaketak

Bilaketa bat egiteko, adibidez negu bilatzeko, Hizkuntza zerrendan Euskara aukeratu, Zer bilatu eremuan Forma, Hitza testu-kutxan negu idatzi, eta Bilatu botoia sakatuko dugu.


Bilaketa arrunta

Emaitza-pantailan, goialdean, bilaketa-parametroekin bat datozen agerpenen kopurua erakusten da, eta zenbat liburutan agertzen diren. Ondoren, emaitzak aurkezten zaizkigu, hizkuntzaka eta liburuka ordenatuta. Izartxoa (*) komodin gisa erabil daiteke. Hartara, negu hitza lehen osagaitzat duen hitz elkartu bat bilatu nahi bada corpusean, Hizkuntza eremuan Euskara aukeratu behar da, eta Bilatu eremuan, Forma; Hitza eremuan, negu-* idatzi behar da, eta, azkenik, Bilatu botoia sakatu.


Bilaketa izartxoarekin

EIZIE corpusean bi hitzetik gorako sekuentzia bat bilatu nahi dugunean (elkarren ondoan egon beharrik gabe), bilaketa-kutxan sartuko ditugu bi hitzak:


Bilaketa aurreratua

hasierara itzuli


Bilaketa aurreratua

Bilaketa aurreratuaren bidez, hitz bat baino gehiago bila ditzakezu hizkuntza berean eta hitz horien arteko distantzia zehaztu edota hizkutza ezberdinetan bilatu.

Distance

Zerrenda honetan 0 eta 4 arteko balio bat aukeratu behar duzu: 0 aukeratuz gero, hitzak ondoz ondo egotea nahi duzula adieraziko duzu; 1 aukeratuz gero, ordea, hitzen artean gehienez hitz bat izan dadila, eta, horrela, hurrenez hurren. Bestela esanda, goiko testu-kutxan idatzitako hitzaren eta behekoan idatzitakoaren artean gehienez zenbat hitz egotea nahi duzun adieraziko duzu distantziaren bidez.



Hizkuntza berean bilatzen

Demagun corpusean faire attention bilatu nahi dugula, eta bi hitzen artean gehienez bi hitz izatea nahi dugula. Hori lortzeko, irudian ikusten diren parametroak jarriko genituzke.




Bi hizkuntzatan bilatzen

Bilaketa aurreratua baliatuz, bi hizkuntzatan ere egin daiteke bilaketa (euskara eta beste bat). Horrela, bi hizkuntzen arteko korrespondentzia ikus daiteke emaitza-pantailan. Demagun corpusean ingelesez people lema eta euskaraz jende lema bilatu nahi dugula, emaitzetan hitz horiek dituzten esaldi parekatuak lortuko ditugu.



hasierara itzuli